XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarauzko ikastolan ondo asko prestatuko botazioak.

ZARAUTZ (EGIN).- Joan den ostiralean egin zen Zarautzen Junta erdia berritzeko batzarrea eta aldez aurretik ezaguna zen listak eraman zituen botorik gehienak.

Batzarrearen aurretik HBkoek komunikatu bat zabaldu zieten guraso guztiei ikastolako atarian bertan korronte ideologiko bakar batek batzordea kopatu nahi zuela salatuz.

Komunikatuarekin batean zortzi izeneko lista bat eman zuten ezagutzera, haiek irabazi baietz apustua eginez.

Hain zuzen zortzi horietxek izan ziren batzarrean aukeratuak izan zirenak.

Orain bi urte gisako zerbait gertatu zen orduko junta berritzerakoan.

PNVk bere azpiko lista aurkeztu zuen eta EEk eta HBk elkarrekin berena.

Azken bi hauek pertsona bakar sartzea logratu zuten orduan.

Ikastolaren martxari beste jokabiderik zor zitzaiola eta ordezkatze proportzionalak esijitu zituzten ezkerreko talde bi hauek.

Bi urte pasa dira eta gauzak ez dira aldatu.

Sistema proportzionalen alde.

Aurten ere lista bakar batek junta guztia kopatuko zuen arriskua ikusirik, kandidato bezala aurkeztu ziren gurasoetatik hiruk gutun bat bidali zioten juntari kezka guzti hauek azalduz, eta sistema proportzionalak eskatuz.

Juntak ez zuen proposamen hau onartu.

Berrehun eta hogei gurasok izenpeturiko beste gutun bat ere bidali zitzaion juntari eskabide beretsuak eginez eta ez zuten erantzunik jaso.

Sistemarik ez zela aldatuko eta kandidaturako guraso talde batek beren izenak erretiratzea erabaki zuen.

Heldu zen ostirala eta aipatu bezala batzarrera sartzerakoan HBkoek komunikatua banatu zuten zein aterako ziren adieraziz eta sistema horren desegokitasuna salatuz.

Ikastola osatzen duten pentsamolde guztiak egon behar dute ordezkatuak izan juntan, zioten.

Erretiratzea erabaki zuen guraso taldeak ere beste orrialde bat zabaldu zien gurasoei (erdara hutsean) sistema proportzionala esijitzeko firmak eskatuz.

Batzarra hasi aurretik jaso ziren botoak eta bilera zeharo gogor baten ondoren eman ziren boto gehiena izan zuten zortzikotearen izenak gehienak 238 boto zituelarik.

HBk seinalaturikoak ziren hain zuzen.

Hauteskunde hauek inpugnatzekotan geratu ziren irtendako zerrendaren bidez ordezkatuak sentitzen ez diren gurasoak.